Igerain aterpetxera iristeko:
Igerain aterpetxearen helbidea honakoa da:
San Inazio kalea 25, 20.800 Zarautz
Telefonoa: +34 943 132910
A8 autobidetik irten Zarautzen. Lehenengo biribilgunean aurrera jarraitu trenbidearen zubi azpitik pasa eta bigarren biribilgunean ezkerrera hartu (N634 Getaria edo Bilbo norabidea). Zarauzko Nafarroa kalean gaude. Herria zeharkatuko dugu bide honi jarraituz, Santa Maria La Real Parrokira iritsi arte. Hemen Meagas edo Azpeitiara doan bidea hartu behar dugu, ezker aldean duguna alegia (aurrera jarraitu ezkero Getariarako bidea hartuko baitugu). Bide honi jarraituz (San Inazio kalea), 200 metro inguru aurrera egin ondoren, eskuinera egiten duen lehenengo kurban bidearen ezker aldean Igerain aterpetxea ikusiko dugu.
Igerain aterpetxera iristeko
Txurruka aterpetxera iristeko:
Txurruka aterpetxearen helbidea honakoa da:
Helbidea
Oribarzahar hondartza, 20810 Orio
Telefonoa: 943 830887
A8 autobidean 33 irteera hartu, Orio / Aia norabidean. Lehen bihurgunean hirugarren irteera hartu eskuinerantz (Orio norabidean) eta jarraian, bigarren bihurgunean, N-634 errepidea hartu. Herrigunea zeharkatu ondoren, Oria ibaian dagoen zubitik jarraitu eta N-634 errepidetik Laurgain Auzorantz abiatu. Eskuinean Aita Lertxundi kalea hartu eta Oribarzahar hondartzara iritsi.
Txurruka aterpetxera iristeko: