Arrantza jasangarria eta arrainaren merkaturatze prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen duen esperientzia hezitzailea.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, 1 mailatik 4 mailara.
Iraupena
90 minutu. Ordutegia taldearekin adostuko da, ikastetxearen ordutegiaren barruan. Bisitaren aurretik eta ondoren ikasgelan lantzeko baliabide didaktikoak eskainiko dira.
Lekua
Getaria, Hondarribia edo Pasaia.
Garaia
2024-2025 ikasturtean zehar, astelehenetik ostiralera.
Eskaintza didaktikoa
Bisita gidatuak: hezitzaileek arraina deskargatu, aukeratu eta saltzeko prozesu osoa erakutsiko dizuete.
Saio interaktiboak: ikasleek galderak egin eta jarduera interaktiboetan parte hartzeko aukera izango dute, arrantzarekin loturiko lanbide ezberdinak ezagutuz.
Ezagutza praktikoa: gure kostaldeko arrain espezie nagusiak, arrantza jasangarriaren metodoak eta kontserbazioaren garrantzia ikasiko dute.
Ikasleentzat onurak
Heziketa ekosoziala: lehen sektorearen garrantzia eta itsas baliabideen kontserbazioaren inguruko kontzientzia garatuko dute.
Irtenbide profesionalak: ikasleek itsaso zein lehorreko lanbideak ezagutuko dituzte.
Behatze eta analisiarako trebetasunak: elikagaien jatorria eta merkaturatze prozesuaren inguruko ikuspegi kritikoa garatuko dute.