Erreserbak telefono edo posta elektronikoaren bidez egin daitezke. Arazi enpresak kudeatzen du zerbitzua.
Telefonoa: 943 83 36 41
Posta elektronikoa: arazi@arazi.eus
ERRESERBA EGITEKO PAUSOAK:
1. ERRESERBA ORRIA
Araziko lantaldearekin harremanetan jarri ondoren erreserba orria jaso eta datu guztiak zuzenak direla konfirmatu. Erreserba orrian aurrekontua zehaztuko da.
2. LEHEN DIRU SARRERA
Erreserba orria sinatu eta %25aren ordain agiriarekin batera arazi@arazi.eus helbidera bidaliko da egonaldia burutu baino 12 egun lehenago. Ezinbestekoa izango da %25a ordaintzea erreserba indarrean egoteko.
3. EGONALDIAREN ONDOREN
Egonaldia egin ondoren, aurrekontuaren %75a fakturatuko da. Izandako zerbitzu estrak (aurrekontuan jaso gabeak) azken fakturan zurituko dira.
4. FAKTURAK
Fakturak e-postaz bidaliko dira administrazio ekonomikoaren e-postara. •Egindako erreserbaren plaza kopurua %10 bitartean gehitzeko zein gutxitzeko aukera emango da. Aukera hau egonaldia hasi baino 12 egun lehenago amaituko da. Epe honetatik kanpo komunikatuz gero, etorri ez diren bezeroen ostatu eta jatorduen kostua ordaindu beharko da.