Horrelaxe prestatu dugu gure eskaintza didaktikoa. Adin guztietako ikasleei zuzendua, eta itsasoa bizi iturri bezala lantzeko sortua. Arrantza izango da antzina eta geroa lotzeko zubia, eta garapen jasangarria gure bidaiaren ardatza. Euskal balea gure ikurra, bizirik dirauen balea.
Tailerren, ipuinen, antzerkien eta jolasen bidez gai ugari landuko ditugu: kostaldeko herrien egitura, arrantza tradizionala, itsasoko bizidunak, edo kostaldeko ekosistemak. Horrez gain, Urola ibaia itsasontziz zeharkatzen dugu, Gipuzkoako ibai garrantzitsuenetako bat gertutik eta modu ikusgarrian ezagutzeko.
Oso kutsatuta zeuden ibaien errekuperazioaren emaitzak ikusteko, arrantzan egingo dugu, ikasle bakoitzak propio prestatuko duen apareju batekin eta heriotzarik gabeko amuak erabiliz. Egonaldiaren amaieran, arrantzale zapia eta diploma banatuko da oroigarri gisa.
Gure egonaldiek egun bat, bi edo 3 egun iraun dezakete, eta Orion zein Zarautzen burutu daitezke. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat heziketa-programak prest ditugu, eta ekintzak solte antolatzeko aukera eskaintzen dugu Urola Kostako kostaldean, edo zure ikastetxean! Hona hemen bakoitzaren zehaztapena!!