ASKIZU Getariako aterpetxea

Ezaugarriak

Getariako udal aterpetxea da eta Arazik kudeatzen du.

Askizu natura ingurune ikusgarri batean dago, mendialdean, eta parez pare dauka Kantauri itsasoa. Askizutik pasatzen da Kostako Donejakue bidea, eta bertan kokatzen da Tourseko San Martin eliza. Gipuzkoako landa-eremuko eliza gotiko zaharrena da eta XII. mendekoak dira lehen harriak.

Aterpetxearen ezaugarriak:

  • Banaka edo taldean joateko aukera dago, baita etxe osoa alokatzeko aukera ere.
  • 30 ohe: Beheko solairuan 9 ohe, goiko solairuan 18 ohe (logela haundian), 3 ohe (logela txikian).
  • Sukaldea: mikrouhin labea, labea, eltzeak eta mahai-tresneria.
  • Erabilera anitzeko gela (telebista eta DVDa).
  • Komunak eta dutxak.

Otorduak

Gosariak 9:00 | Bazkariak 13:30 | Afariak 20:30

Lehen eguneko bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da.

Baliabideak

DVD aparatua eta telebista daude. Bestelako jolasak (baloi, kartak…) eta CD-ak edo DVD-ak ekartzea komeni da.  Auzoan frontoi estalia dago, aparkalekua eta taberna.

Prezioak ikusi