Txurruka, Orioko aterpetxea

Sarean

Ezaugarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Aterpetxe Sareak kudeatzen du.

    • Logelen ezaugarriak

      12 eta 4 lagunentzako logelak, 2 pisuko literekin hornituta. Azpiko izarak jarrita egoten dira baina gainontzekoa norberak egin behar du (gaineko izara eta manta jarri). Lozakua eramatea EZ da gomendatzen.

      Logelaren banaketa, aterpetxeko arduradunek bisita burutu aurretik bidali ohi dute. Hala, aurreikusitako banaketaren inguruan aldaketaren bat egiteko, aterpetxearekin harremanetan jarri beharko litzateke: 943 83 08 87.

    • Otorduak

      Gosariak 9:00 | Bazkariak 13:30 | Afariak 20:30

      Lehen eguneko bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da. Aterpetxeko otorduetan hezitzaileak ez dira jangelan egoten, aterpetxetik kanpo bazkaltzen baitute.
      Jangelan mahai ezberdinetan taldeka esertzen dira eta otorduetako mahai bakoitzeko arduradun bat izendatzen da. Modu horretan, edozer gauza behar izanez gero (ura, ogia, 2.platera…) mahaitik arduraduna bakarrik altxatuko da.

    • Baliabideak

      Aterpetxeak bost areto ditu eta horietako bat telebista eta bideoarekin. Jokaleku oso handia du, kanpoko igerilekua, belar artifizialeko pista, ping-pongeko mahaia eta eraikin estalia, pilotan jokatzeko edo beste jarduera batzuk ere egiteko. Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

    • Kokapena

      Kostaldea, Orioko herrigunetik 1,8 km-ra. Leku pribilegiatu batean dago, Oria itsasadarraren aurrean, Oribarzar hondartzan.

      Oribazar hondartza 20810 Orio
      Gipuzkoa