Igerain, Zarauzko aterpetxea

Ezaugarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Aterpetxe Sareak kudeatzen du.

    • Logelen ezaugarriak

Bosnaka, launaka eta binaka banatutako logelak daude (oheak dira, ez literak). 23 ohe dituen gela handi bat ere badago. Logela bakoitzak bere komuna eta dutxa dauka. Azpiko izarak jarrita egoten dira baina gainontzekoa norberak egin behar du (gaineko izara eta manta jarri).

Logelaren banaketa, aterpetxeko arduradunek bisita burutu aurretik bidali ohi dute. Hala, aurreikusitako banaketaren inguruan aldaketaren bat egiteko, aterpetxearekin harremanetan jarri beharko litzateke: 943 41 51 34.

    • Otorduak

Gosariak 9:00 | Bazkariak 13:30 | Afariak 20:30

Lehen eguneko bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da. Aterpetxeko otorduetan hezitzaileak ez dira jangelan egoten, aterpetxetik kanpo bazkaltzen baitute.

Jangelan, mahai ezberdinetan taldeka esertzen dira eta otorduetarako mahai bakoitzeko arduradun bat izendatzen da. Modu horretan, edozer gauza behar izanez gero (ura, ogia, 2. platera…) mahaitik arduraduna bakarrik altxatuko da.

    • Baliabideak

DVD aparatua, telebista eta radiokaseta daude. Bestelako jolasak (baloi, kartak…) eta CD-ak edo DVD-ak ekartzea komeni da. Mahai-aulkiz hornitutako gelak ere badaude denbora librean erabili ahal izateko. Aterpetxeak aldamenean parkea du eta inguruan estali gabeko frontoia. Gimnasioa erabiltzeko aukera ere badago.