DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Flyscha, Zumaiako altxor geologikoa

Deskribapena

Interes geologiko handiena duten puntuetatik zehar ibiliz eta berauen esanahia ulertuz, munduko azaleramendurik garrantzitsu eta ikusgarrienetako den Zumaiako flyscheko sekretuak ezagutzeko aukera ematen du irteera gidatu honek. Denbora geologikoan zehar bidaiatuz, mundu berri, ezezagun eta zoragarri bat ezagutzeko aukera.

Ibilbidean zehar, honako gaiak aztertzen dira: itsaslabarren dinamika, flyscharen sorrera, K/T muga (dinosauroen desagerpena), Golden Spike edo estratotipoak, Lurraren magnetismoa, ziklo klimatikoak, P/E muga (Lurrean izandako azken beroketa azkarra), fosilak eta aztarna fosilak, itsas mailaren aldaketak, Pirineoen altxamendua…

Helburuak

  • o Algorriko inguruak nolakoak diren behatu.
  • o Ingurua behatzen dugunean, bertako elementuak ikusten ikasi.
  • o Algorriko paisaia interpretatu.
  • o Algorrik duen garrantzia geologikoa ezagutu.
  • o Algorriko bizi-baldintzak ezagutu.
  • o Itsasoaren eragina ulertu.
  • o Algak identifikatu eta beren aniztasuna neurtu.
  • o Algorriko faunaren izaera eta bilakaera aztertu.
  • o Bioaniztasuna neurtzen ikasi.
  • o Giza jarduerek duten eraginaz hausnartu.
  • o Euskal Herrian marearteko eremuak duten garrantziaz jabetu.

Egitarua

10:00- Igerainen harrera eta aurkezpena

10:15- Autobusez Zumaiara (ikastetxekoa edo gurea)

10:45- Hamaiketakoa

11:00- Algorri Interpretazio Zentroaren bisita gidatua

12:00- Oinezko ibilbidea: Algorriko kala – San Telmo – Itzurun

13:30- Bazkaldu (etxetik ekarrita)

14:30- Goizeko edukiak lantzeko ariketak edo/eta itsasontzia (45 minutu) nahi izanez gero.

16:00- Autobusez Zarautzera

16:30- Ekintzen amaiera

Oharra:

Itsasontziak prezio gehigarria du.

Zarautz Zure Eskuetan

Deskribapena

Zarautz zure eskuetan Zarauzko ondarea interpretatzeko eskaintza didaktikoa da. M-learning metodologia berri eta dinamikoa erabiliz hiribilduko puntu esanguratsuenak bisitatzen dira, aintzinako garai bateko, itsasoarekin izan duen betiko harremana edo gaur egungo zerbitzu eta turistikoa den herria ezagutuz. Ordu beteko ikastaroa jaso eta gero ikasleek, GPS eta PDA-ren laguntzarekin, bisitaldi autogidatua egiten dute herrian zehar. Beraiek zehaztutako ibilbide honetan puntu bakoitzean eskatzen zaien informazioa jasotzen dute, bukaeran  gida turistiko bat egin ahal izateko.

Helburuak

  • o Zarautz ezagutu.
  • o Gure ondare kulturala ezagutu eta ikertzeak duen garrantziaz jabetzea, gure ingurunea ikasketa prozesuko baliabidea bihurtuz.
  • o Gizartearen bilakaeraz jabetzea.
  • o Ikasleak teknologi berrien erabilera ezberdinez jabetzea.
  • o Giro euskaldun batean euskara erabiltzea.
  • o Taldean lan egitea.
  • o Menosca ezagutzera ematea eta honekin batera Zarauzko Arte eta Historia Museoa eta Santa Maria la Real arkeologia eta monumentu multzoa.

Egitarua

10:00- Sarrera: programaren azalpena, taldeen banaketa.

10:30- GPS/PDA-ren erabilera.

11:00- Espedizioa.

13:30- Bazkaria Igerain aterpetxean.

14:45- Santa Maria la Real arkeologia eta monumentu multzoari bisita.

16:00- Ebaluaketa.

16:30- Ekintzen amaiera

Iñurritza Biotopo Babestua

Deskribapena

Ikasleekin  irteera egiten da behaketa lanaren bidez, hondartza, duna eta padura ezagutu ditzaten. Hiru ekosistemen behaketa  egiteko ikasleak taldetan banatzen dira;  alde batetik talde lana sustatu, eta bestetik egin beharreko lanak errazago egiteko. Ekosistema bakoitzean geldiunea egingo dugu informazio bildu eta ariketak egiteko. Bisitaren amaieran, gurutzegrama bat osatuko dugu, ondorioak borobilduz.

Helburuak

  • o Hondartza, duna eta paduraren ezaugarriak ezagutu eta bereizten ikastea.
  • o Talde lana sustatzea.
  • o Hiru ekosistemako landareak eta animaliak ezagutzea.
  • o Itsas inguruko ekosistemak,  bertako elementuak eta erlazioak ulertzea.
  • o Gizakiak ingurunean duen eraginaz ohartu eta ingurunearekiko jarrera kritikoa bultzatzea.
  • Ingurune hauek babestearen garrantziaz ohartaraztea.

Egitarua

10:00- Igerainen eguneko ekintzen berri eman.

10:15- Itsas ertzeko ekosistemetara irteera, taldekako lana.

11:00- Behaketa eta fitxa bete.

13:30- Bazkaria aterpetxean

14:30- Goizeko edukiak lantzeko ariketak.

16:30- Ekintzen amaiera.

Deskargableak: DBH 1. zikloa | DBH 2. Zikloa