Eskaintza didaktikoa

Euskal itsasoa eta arrantza jasangarria lantzeko programa didaktikoa

Itsasoari begira

Horrelaxe prestatu dugu gure eskaintza didaktikoa. Adin guztietako ikasleei zuzendua, eta itsasoa bizi iturri bezala lantzeko sortua. Arrantza izango da antzina eta geroa lotzeko zubia, eta garapen jasangarria gure bidaiaren ardatza. Euskal balea gure ikurra, bizirik dirauen balea.

Jolasen bidez

Tailerren, ipuinen, antzerkien eta jolasen bidez gai ugari landuko ditugu: kostaldeko herrien egitura, arrantza tradizionala, itsasoko bizidunak, edo kostaldeko ekosistemak. Horrez gain, Urola ibaia itsasontziz zeharkatzen dugu, Gipuzkoako ibai garrantzitsuenetako bat gertutik eta modu ikusgarrian ezagutzeko.

Arrantzara!

Oso kutsatuta zeuden ibaien errekuperazioaren emaitzak ikusteko, arrantzan egingo dugu, ikasle bakoitzak propio prestatuko duen apareju batekin eta heriotzarik gabeko amuak erabiliz. Egonaldiaren amaieran, arrantzale zapia eta diploma banatuko da oroigarri gisa.

Egonaldiak

Gure egonaldiek egun bat, bi edo 3 egun iraun dezakete, eta Orion zein Zarautzen burutu daitezke. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat heziketa-programak prest ditugu, eta ekintzak solte antolatzeko aukera eskaintzen dugu Urola Kostako kostaldean, edo zure ikastetxean! Hona hemen bakoitzaren zehaztapena!!

"Euskal Itsasoa" zure gelan!

Gure tailerrak zure ikastetxean antolatzeko aukera. Tailer bakoitzaren iraupena 2 ordukoa da eta gure hezitzaileek beharrezko material guztiak hornituko dituzte, tailerra zure ikasgelan modu erosoan eginez.

943 83 36 41

Haur Hezkuntza

Itsasoko bizidunak ezagutzeko helburuarekin, panelak, ipuin antzeztuak eta kostaldeko herri ezberdinetara bisita gidatuak egingo ditugu. Arrantzaleen lana gertutik ezagutu eta arrainak itsasotik mahaira egiten duen bidea ikasteko aukera izango dute ikasleek.

Lehen Hezkuntza

Kostako herrietan murgilduko gara, eta hainbat ekintza burutu ostean marinelaren diploma eta arrantzale zapia lortzeko moduan egongo gara. Hori bai, aurretik arrantza portuaren egitura ezagutu, arrantza ontzi mota ezberdinak ezberdindu, aparejua prestatu eta itsasontziz bidaian abiatuko gara!

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Flyscha, Zumaiako altxor geologikoa oinez zein itsasontziz ikusi, Zarauzko ondare historikoa ezagutzeko denboran zeharreko bidaia antolatu, edo babestutako eremua den Iñurritza Biotopoan bizi diren landareen berezitasunak ikertu… hiru osagai hauekin zuen neurriko egonaldia diseinatu dezakezue.

Irakaslearen txostena

Irakaslearen txostenean zure egonaldiaren inguruko informazio guztia aurkituko duzu.